Etiquetas

jueves, 11 de marzo de 2010

3C-koentzat OHAR GARRANTZITSUA

Aupa 3C: gaur, martxoaren 5ean, proiektuaren txostena egiten hasiko zarete POWER POINT-ean, izan ere, dbh-ko 1.mailakoekin irteeratxoa baitaukat.

Hona hemen egin beharrekoa:

Teknologiaren erabiltzaile izena eta pasa-hitzarekin sartu sarean
PPT dokumentua ireki eta koadernoan dituzuen atal guztiak garbira pasatzen hasi
Azala edo portada egin
Aurkibidea: atal guztiekin; atal bakoitza zein orritan dagoen jarri beharko da; ataletara zuzen joateko loturak ezarri
Txosteneko atal bakoitza diapositiba batean edo bitan, asko jota
Diseinuak, despiezeak ez hasi egiten oraindik, izan ere, eraiki eta gero aldaketak egongo baitira
Gero, ordea, irudiak autocad egin beharko dira, eta gero, eginikoak aukeratu/kopiatu/itsatsi ppt-ean
Aurrekontua excel-en bidez edo kalkulu-orriaren bidez egingo dugu, momentuz ez egin,beraz
Material/erreminten zerrendak idaztean, agian, komeni da, material/erreminta bakoitzeko irudiren bat jartzea..., interneten topatu egokien, liburuetatik eskaneatu...
Txostena hau banaka egin behar da. Ez dagoenez denentzako ordenadorerik binaka jarri. Horretarako, talde bereko kide bi jarri ordenadorearen aurrean. Asike, hasiera batean binaka jar zaitezke, eta lana arinago egingo duzue... nahiz eta, gero, bakoitzak berea ekarri beharko duen Pen drive-ean.
Egiten duzuena teknologia karpetan gorde zuen karpetaren barruan "txosten ppt " izenarekin

ANIMO, ETA EKIN LANARI

jueves, 4 de marzo de 2010


Adibide bat