Etiquetas

robotika (43) 3. maila (30) 4. maila (21) batxilergoa (18) 1. maila (6) 2. maila (5) egiturak (1)

miércoles, 3 de noviembre de 2010

jueves, 14 de octubre de 2010

makinak eta automatismoak

Lanaren ezaugarriak
Dbh-ko 3.mailan zaudetenez, honako lan hau burutu beharko duzue binaka, ordenadorearen laguntzaz:

  •  Gaia: makinak eta automatismoak
  •  Aurkezpen digital eran prestatu eta aurkeztuko duzue talde handiaren aurrean, beraz, Power Point erako programa erabiliko duzue
  • Diapositiba-kopurua: 14
  • Saiatu definizioa labur egiten, ahal den guztietan irudiak txertatu (eskaneatuta, internetik bajatutakoak...), eta diapositiben artean loturak egiten saiatu (hiperestekak jarri)
  • Diapositiba ezberdinetan honako informazioa jarri beharko duzue:
o 1. diapositiba: azala

o 2. diapositiba. aurkibidea (loturekin, zuzen-zuzenean dagokion diapositibara joateko)

o 3. diapositiba: izenburua: makina eta bere osagaiak ;

azpian: definizioa, eta atalak komentatu

o 4. diapositiba: izenburua: makina automatikoak;

azpian: motak, eta bakoitzaren definizioa

o 5. diapositiba: izenburua: makina motak

azpian: sailkapena egin, labur-labur

o 6. diapositiba: izenburua: CNC erako makinak

azpian: definizioa

o 7. diapositiba: izenburua: kontrol-sistemak

azpian: definizioa; kontrol-zirkuituak: definizioa; kontrol-zirkuitu-motak eta beren definizioa, adibideak jarri

o 8. diapositiba: izenburua: erregulazio-zirkuitu baten osagaiak

azpian: taula egin eta osotu

o 9. diapositiba: izenburua: automatismoak

azpian: definizioa; etengailu automatikoak edo sentsore-motak, adibideak jarri eta irudiak txertatu

o 10. diapositiba: izenburua: errelea

azpian: definizioa, funtzionamendua; erabilera, irudia, ikurra

o 11. diapositiba: izenburua: programagailuak eta programak

azpian: definizioa; programagailu-motak

o 12. diapositiba: izenburua: POTE ERAKO programagailua

azpian: definizioa, erabilera, irudiak jarri

o 13. diapositiba: izenburua: txipak eta mikroprozesadoreak

azpian. definizioa

o 14. diapositiba: izenburua: robota

azpian: definizioa, osagaiak

  • Epea: azaroaren 2tik 4ra

jueves, 11 de marzo de 2010

3C-koentzat OHAR GARRANTZITSUA

Aupa 3C: gaur, martxoaren 5ean, proiektuaren txostena egiten hasiko zarete POWER POINT-ean, izan ere, dbh-ko 1.mailakoekin irteeratxoa baitaukat.

Hona hemen egin beharrekoa:

Teknologiaren erabiltzaile izena eta pasa-hitzarekin sartu sarean
PPT dokumentua ireki eta koadernoan dituzuen atal guztiak garbira pasatzen hasi
Azala edo portada egin
Aurkibidea: atal guztiekin; atal bakoitza zein orritan dagoen jarri beharko da; ataletara zuzen joateko loturak ezarri
Txosteneko atal bakoitza diapositiba batean edo bitan, asko jota
Diseinuak, despiezeak ez hasi egiten oraindik, izan ere, eraiki eta gero aldaketak egongo baitira
Gero, ordea, irudiak autocad egin beharko dira, eta gero, eginikoak aukeratu/kopiatu/itsatsi ppt-ean
Aurrekontua excel-en bidez edo kalkulu-orriaren bidez egingo dugu, momentuz ez egin,beraz
Material/erreminten zerrendak idaztean, agian, komeni da, material/erreminta bakoitzeko irudiren bat jartzea..., interneten topatu egokien, liburuetatik eskaneatu...
Txostena hau banaka egin behar da. Ez dagoenez denentzako ordenadorerik binaka jarri. Horretarako, talde bereko kide bi jarri ordenadorearen aurrean. Asike, hasiera batean binaka jar zaitezke, eta lana arinago egingo duzue... nahiz eta, gero, bakoitzak berea ekarri beharko duen Pen drive-ean.
Egiten duzuena teknologia karpetan gorde zuen karpetaren barruan "txosten ppt " izenarekin

ANIMO, ETA EKIN LANARI

jueves, 4 de marzo de 2010


Adibide bat






viernes, 29 de enero de 2010

ANTZOKIKO ALDIZKAKO ARGIEN DISEINUA

TALDEKO PROPOSAMENA

Oraingo honetan arazo honi aurre egin beharko diozue talde–lanean arituta, betiere, irteera egokiena, merkeena eta ereginkorrena topatzeko asmoz:

Azken urteotatik hona Gabonetako Kantu eta Bertso Jaialdia antolatzen du Arrasateko Institutuak Arrasateko ikasle, ikasle ohi, guraso, irakasle eta gura duen guztiarentzat. Jailadiak ospea eta arrakasta irabazi duenez, eskolak duen espazioa txiki geratu zaigu, eta horrexegatik, espazio berria moldatu beharra daukagu aurtengo ekitaldiak antzoki egokia izan dezan. Eskolak frontoi ederra duela KONTUAN HARTURIK, Eskola Kontseiluak erabaki du bertan kokatzea antzoki-taula eta bitarteko baliabide guztiak.
Ondorioz, antzokiko taularen eta aldizkako argien diseinuari buruzko lehiaketan parte hartzeko gonbitea egin digute dbh-ko 3.mailako Teknologia arloko ikasleei, hala, talde-irabazlea dohainik jonago da inauteritan antolatu ohi den eski-irteera.

BALDINTZAK:
  • Berrirabilitako eta berziklatze-materialak erabaili ahal den guztietan
  • Koloreetako argiak piztu/amatatuko dira, aldizka-aldizka, kantariak kantuan ari direnean automatikoki pizten /amatatzen joango direnak
  • Maketaren /eraikinaren kotek apaletan sartzeko modukoak izan beharko dute
  • Maketarekin batera Txosten Teknikoa entregatu beharko da, txosten horretan jasoko delarik eginiko lan, diseinu, ohar, planifikazio guztiak
  • Txosten teknikoa baliabide informatikoez egina egongo da
  • Aurkezpena egin beharko duzue talde handian
  • Epea: martxoaren 15etik 18ra bitarteko asterako amaitua egon behar da


    OHARRAK: EZ AHAZTU Prozesu teknologiko faseak betetzen joan behar duzuela;
    o Diseinuari dagokionez, antzokiko taularen diseinua krokis eran egin beharko duzue (konplokazioarik barik, oinarria eta argi-euskarri sinpleak...., izan ere, kontrolak baitauka garrantzia), eskema mekanikoaren eskema, sistema elektrikoaren eskemak ere;
    o Talde-lanean aritu beharra dago, ardurak banandu eta denon artean erabakiak hartu eta lana egin;
    o Eta azkenik, taldekide guztiek planifikaziora arte kuadernoan egina izan arte, ez da materialik banatuko eta ez da eraikitzen hasiko, beraz, egunak galtzen joango zarete lana ondo amaitzeko.
    o Gogoratu, bestalde, ekarri beharko duzuen materiala bakarrenetarikoa programagailua egiteko kontserba-potoa dela eta lan egiteko gogoa.
    ANIMO ETA ONDO EGIN!