Etiquetas

robotika (43) 3. maila (30) 4. maila (21) batxilergoa (18) 1. maila (6) 2. maila (5) egiturak (1)

viernes, 29 de enero de 2010

ANTZOKIKO ALDIZKAKO ARGIEN DISEINUA

TALDEKO PROPOSAMENA

Oraingo honetan arazo honi aurre egin beharko diozue talde–lanean arituta, betiere, irteera egokiena, merkeena eta ereginkorrena topatzeko asmoz:

Azken urteotatik hona Gabonetako Kantu eta Bertso Jaialdia antolatzen du Arrasateko Institutuak Arrasateko ikasle, ikasle ohi, guraso, irakasle eta gura duen guztiarentzat. Jailadiak ospea eta arrakasta irabazi duenez, eskolak duen espazioa txiki geratu zaigu, eta horrexegatik, espazio berria moldatu beharra daukagu aurtengo ekitaldiak antzoki egokia izan dezan. Eskolak frontoi ederra duela KONTUAN HARTURIK, Eskola Kontseiluak erabaki du bertan kokatzea antzoki-taula eta bitarteko baliabide guztiak.
Ondorioz, antzokiko taularen eta aldizkako argien diseinuari buruzko lehiaketan parte hartzeko gonbitea egin digute dbh-ko 3.mailako Teknologia arloko ikasleei, hala, talde-irabazlea dohainik jonago da inauteritan antolatu ohi den eski-irteera.

BALDINTZAK:
  • Berrirabilitako eta berziklatze-materialak erabaili ahal den guztietan
  • Koloreetako argiak piztu/amatatuko dira, aldizka-aldizka, kantariak kantuan ari direnean automatikoki pizten /amatatzen joango direnak
  • Maketaren /eraikinaren kotek apaletan sartzeko modukoak izan beharko dute
  • Maketarekin batera Txosten Teknikoa entregatu beharko da, txosten horretan jasoko delarik eginiko lan, diseinu, ohar, planifikazio guztiak
  • Txosten teknikoa baliabide informatikoez egina egongo da
  • Aurkezpena egin beharko duzue talde handian
  • Epea: martxoaren 15etik 18ra bitarteko asterako amaitua egon behar da


    OHARRAK: EZ AHAZTU Prozesu teknologiko faseak betetzen joan behar duzuela;
    o Diseinuari dagokionez, antzokiko taularen diseinua krokis eran egin beharko duzue (konplokazioarik barik, oinarria eta argi-euskarri sinpleak...., izan ere, kontrolak baitauka garrantzia), eskema mekanikoaren eskema, sistema elektrikoaren eskemak ere;
    o Talde-lanean aritu beharra dago, ardurak banandu eta denon artean erabakiak hartu eta lana egin;
    o Eta azkenik, taldekide guztiek planifikaziora arte kuadernoan egina izan arte, ez da materialik banatuko eta ez da eraikitzen hasiko, beraz, egunak galtzen joango zarete lana ondo amaitzeko.
    o Gogoratu, bestalde, ekarri beharko duzuen materiala bakarrenetarikoa programagailua egiteko kontserba-potoa dela eta lan egiteko gogoa.
    ANIMO ETA ONDO EGIN!