Etiquetas

robotika (43) 3. maila (30) 4. maila (21) batxilergoa (18) 1. maila (6) 2. maila (5) egiturak (1)

domingo, 15 de noviembre de 2009

3. DBH. MATERIALEI BURUZKO LANA

Binaka jarri eta liburuaren informazioa kontuan harturik AURKEZPEN bat prestau behar duzue ordenadorearen laguntza:
  1. POWER POINT-a egingo duzue binaka eta ikasgela osoaren aurrean aurkeztuko duzue.
  2. Informazioa lortzeko liburua erabilik daiteke, berak duen CD-a, bai eta bestelako iturriak (internet-a, beste lan batzuk...)
  3. Irudiak lortzeko gero emango dizuegun helbideetan, liburuaz batera datorren CD-an edo interneteko beste helbide batzuetan aurkitu.
  4. Diapositiba guztietan, gutxienez, informazioarekin bat datorren irudi bat txertatuko duzue. Hau da, azalpen idatzi oroko bere irudia izan beharko du, lagungarri bezala.
  5. Lanak honako atalak izango ditu:
  • Azala: irudia, izenburua, egileen izena, ikasgela (diapositiba 1)
  • Aurkibidea (diapositiba 1)
  • Sarrera (diapositiba 1)
  • Garapena: diapositiba ezberdinetan banatua, zuek eginiko aurkibideari jarraituta
  • Ondorioak (diapositiba 1)
  • Agurra: atal honetan labur-labur idatzi zer ikasi duzuen lan hau egitean (diapositiba 1)
Lana 2 saiotan burutu beharko duzue eta hirugarrenean aurkezpenak egingo dira.

No hay comentarios: